MITO Planeta

2013 - 2014
---------------

.
Overlapping Text - http://www.overlappingtextlive.com

Gure proiektua amaitu da Haur Hezkuntzan txikientzako prestatu genuen kultura ezberdinen ekitaldi batekin. Hemen dago laburtuta bideo grabazioa :
Creative Commons License


------------------------------------------------------------------
2012 - 2013
-------------
"C L O W N"  EMANALDIAREN
BIDEOA

"C L O W N"  EMANALDIAREN GIDOIA


ARRAUN taldeko 25 partaideak Zaharren Egoitzara iritsi gara. Egongelan sartu eta hutsik dago, dena ilun-ilun. Bertako bi langile klown bertan daude lotan. Gu sartzerakoan, argitasuna sartzen da leihoetatik; ALAITASUNA DATOR EGOITZARA.

Bi langile horiek laguntza eskatzen digute NAGUSIAK ALAITZEKO; gutako bi klown-ak izateko eta gainontzekoak pianoa osatzen duten teklak izateko.

Kutxa handi bati begira, langileek esaten diete bi haurrei:

-Aukeratu gustokoen dituzuen jantziak eta sudur gorri hauekin benetako klown bihurtuko zarete.

-Ze izen izango duzue?

-Nik Tim!- Erantzuten du haur batek pozik salto eginez.

-Nik Tom!- Oihukatzen du besteak.

Emanaldia hastera doa, nagusiak eserlekuetan ikuskizunaz gozatzeko prest daude. Pianoa egongelan sartzen da eta Tim eszenatokian azaltzen da.

Timek aiton-amonak agurtzen ditu eta esaten die berak pianoa joko duela guztiak alaitzeko, baina tekla bat zapaltzean: “MOK MOK” soinu zatar bat ateratzen da. Timek aitonei triste begiratzen die, baina hauek parrez daude.

-Ez dut ulertzen! Ze demontre gertatzen da?- Esaten du amorroa azalduz.

-Berriz saiatuko naiz! - Beste tekla bat zapaldu eta: “MOK MOK” berriro soinu gogor hori. Timek berriro aitonei begiratzen die eta berriz parrez daude.

Tom sartzen da eta Timi berari uzteko esaten dio keinuen bidez, berak lortuko duela. Teklara hurbildu eta jotzean: “MOK MOK” entzuten da. Tomek aitonei ea zer gertatzen den galdetzen die, baina aitonek parre egiten dute (Tim eta Tomek ez dakite teklok bozina erakutsi diegula aiton amonei). Tom berriro saiatzen da: “MOK MOK”. Bi klown-ak triste daude, kantu polit batekin nagusiak alaitzera etorri dira eta ez dute lortu.

Orduan, Inaxio, aitona altxatzen da eta esaten die Tim eta Tomi:

-Ez triste jarri, ni saiatuko naiz, adinak baditu bere abantailak eta nik badakit pianoa jotzen.

Pianora hurbildu eta tekla bat jo, beste bat eta beste bat eta doinuak primeran ateratzen dira. Klownek ezin dute sinetsi eta beste amona bat gonbidatzen dute pianoa jotzera. Eta berriz ere zoragarri entzuten da nota bakoitza.

Tim eta Tom amorraturik eta triste lurrean negarrez hasten dira.

Inaxio eta beste amonak klownak kontsolatu eta nola egin behar duten erakusten diete:

-Horrela, xuabe eta maitasunez.- Denen artean doinu eder bat jotzen dute. “Nagusiak alaitu” izeneko doinua. Une horretan teklak altxa egiten gara bozina erakutsiz eta pozaren pozez denak elkarrekin abestu eta dantzatzen dugu.

Hara! Orain Tim eta Tomek ulertu dute zergatik egiten zuten parre aiton-amonek. Azkenean helburua lortu dugu! Nagusiak alaitu!

BEHAR GENITUEN MATERIAL BATZUK

- Mozorroak:- Pelukak:- Pailazo pelukak
     - Pailazo jantziak

- Arropa:- Plastikozko poltsa txuri-beltzak
Sudur gorriak
Betaurrekoak

-Beste batzuk: - Pianoa
                            - Kartulina
                            - Margoak
                            - Bozina
  
-Teknologia: - Bideo kamera
                        - Tripodea
                        - Argazki kamera
                        - Ordenagailua


Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NoDerivs 3.0 Unported License.

No hay comentarios:

Publicar un comentario